'Berbalagun'ek denboraldiari amaiera emango dio datorren astean

10.06.21
Euskara

‘Berbalagun’ ekimenak denboraldiari amaiera emango dio datorren astean. Arduradunek jarduera antolatu eta iragarri dute; datorren asterako. Asteazkenean, herrian zehar ibilbidea eginen dute emakumeen eta feminismoaren aztarnak ezagutzeko xedez. Ibilbide horretan borroka feministak eta emakumeek herriaren historiari egindako ekarpenak eta bertan utzitako aztarnak bisitatuko ditu taldeak. Taldea goizeko 10etan bildu eta aterako da, Martxoaren 8ko plazatik.

Jarduera egoki antolatze aldera izena ematea beharrezko da. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ekintza bakoitza hasi aurreko bezpera artean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin