Kirol sailak instalazioen ordutegia luzatuko du udako nahiz neguko asteburu eta jaiegunetan

14.06.21
Kirolak

Datorren ekainaren 19tik aurrera, kiroldegian, Aritzmendi pilotalekuan eta padelean

Udal Kirol sailak kiroldegiaren, Aritzmendi pilotalekuaren eta padel pisten ordutegia luzatuko du larunbat, igande eta jaiegunetan, eta goizeko ordutegia ordu 1 eta erdiak arte ezarriko du, ekainaren 19ko larunbat honetatik hasita.

Hori horrela, larunbatetik aurrera ordutegia ondorengo hau izango da:

  • Larunbatean: goizez 9etatik ordu 1 eta erdietara eta arratsaldez 4etatik 8etara
  • Igande eta jai-egunetan: 9etatik ordu 1 eta erdietara.

Neguan: azaroaren 1etik martxoaren 31ra, instalazioak igande arratsaldetan ere irekiko dira

Instalazio horien ordutegia luzeagoa izango da neguan, eta igande arratsaldea, arratsaldeko 4etatik 8etara ere, zabalik izango dira.

Neurriak pertsonen beharretara egokitzea du helburu, eta adin guztietako biztanleei kalitatezko kirol-aisialdiaz gozatzeko aukera ematea. Bi helburu nagusi ditu: alde batetik, bizimodu aktiboa eta osasungarriaren sena barneratzea eta mantentzea. Eta, bestetik, familiei kirol-espazio estaliak izateko aukera ematea, jarduera partekatu edo bateratuez gozatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira