420 haur baino gehiagok parte hartuko dute 'Oporretan Jolas' ekimenetan

15.06.21
Euskara

Haurrentzako udako Oporretan Jolas jardueretan izena emateko epea arrakastaz amaitu da bertako familien artean. Izan ere, 420 eskabide baino gehiago aurkeztu dira eskainitako 225 plazak eskuratu ahal izateko.

Eskaria eta Lehendakariaren maiatzaren 31ko 26/2021 Dekretua, Covid-19 pandemiari aurre egiteko neurriak malgutzen dituena, kontuan hartuta, Ermuko Udalak erabaki du Ermuko familiek aurkeztutako eskaera guztiak onartzea. Beraz, udalerriko haur bakar bat ere ez da geratuko jarduera dibertigarri horiek gabe.

Oporretan Jolas programa ekainaren 28an, astelehena, hasi eta uztailaren 16an amaituko da, eta hiru jarduera mota izango dira aukeran: zirku eskola, aisialdi jolasak eta Steam tailerrak. Astero, adinaren eta jarduera mota bakoitzaren araberako taldeak osatuko dira, eta haur bakoitzak 5 eguneko jarduerez gozatu ahal izango du. Bloke bakoitzaren ezaugarriak honako hauek dira:

Zirko eskola:

  • Metodologia praktikoa eta dinamikoa: beroketak, malgutasuna eta erlaxazioa, malabareak, akrobaziak, orekak, aireko akrobaziak, globoflexia, clown antzerkia, makillajea, jantziak eta atrezzoa. Helburuak: kontzentrazioa eta iraunkortasuna sustatzea. Gorputz-adierazpena, sormena, norberarengan eta taldearengan konfiantza lantzea.

Aisialdi jarduerak

  • Helburua jolasaren bidez sozializazioa lantzea da. Metodologia dinamikoa eta, funtsean, ludikoa. Hainbat jolas eta jarduera egingo dira, baita bi irteera ere.

Steam tailerrak

  • Metodologia: "Learning by doing". Tailer praktikoak, jolasak eta erronka zientifikoak. Escape Room jarduerak. Helburuak: haurrak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzea. Zientziarekiko esperimentazioa eskola-testuingurutik ateratzea, zientzian emakumea aintzatestea.

Aisialdiko ekintzak Ongarai Eskolan, Steam tailerrak merkatu plazan eta zirko tailerra Unamuno Gizarte Zentroan egingo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko