Ermuan desfibrilagailuak jarri ditugu herriko kaleetan

16.06.21
Erakundea

Bexen cardio enpresak eta gure udalak kanpoko desfibriladore automatiko berrien (DEA akronimoaz ezagunak direnen) euskarriak jarri dituzte gaur herriko kaleetako hainbat puntutan, eguneko 24 orduetan erabilgai izango ditugunak, konortea galtzen den kasuetan eta izaera kardiakoa duten edozein gertakariri aurre egiteko. Hamar (10) aparatu berri dira guztira, eta gaur goizean 8 instalatu dira. Beste biek, berriz, proposatutako bizilagunen komunitateen baimenaren zain geratu dira. Baimen jasotzen ez bada, beste kokapen bat proposatuko da.

Bide publikoan instalatu berri diren aparatu horiek herriko eraikin publikoetan, enpresen egoitza edo instalazioetan eta supermerkatuetan lehendik genituen 12 aparailuei gehituko zaiazkie, genuen kopurua osatu eta indartuz. Kalekoak eta eraikin barruetan daudenak batuta, 22 aparailu izango ditugu eskura, 16.100 biztanleko herriarentzat, giza bizitza bat salbatzeko aukera paregabea. Hori hórrela gertatuko balitz, ''Ermua hiri kardio-babestua'' proiektuaren baliozkotasuna baieztatuko luke, bai eta materialetan eta ia berrehun pertsonen prestakuntzan egindako inbertsioarena ere. Aurtengo Eurokopa txapelketan gertatu denaren kasuan bezala, Christian Eriksen Danimarkako futbolari gaztearen bihotzeko gelditu baitzaio futbol-zelaian. Azkar erantzun izanari esker, onik atera da.

Hamar DEA horiek bi euskarri errotulatu desberdinetan instalatuko dira; kasu batean, hormari atxikitako kutxatila batean, eta, bestean, zutik dagoen beira-arasa batean, lurrari lotuta egongo dena. Hauek dira kokaleku zehatzak:

  • Osasun Zentroa; Iparragirre, 4.
  • Villa de Ermua Hotela; Gipuzkoa Etorbidea, 54
  • Andaluzia, 3.
  • Zubiaurre 41.
  • Izarra Centre; Zearkale, 36
  • Merkatu Plaza; Diputazio, 3
  • Unamuno Gizarte-zentroa
  • Ongarai auzoa, Errebalburu 7

Bexen cardio enpresak herrian 22 desfibriladore izateko eta ‘erreskatatzaileen’ sare solidarioa osatzeko proiektua zuzendu du

Ermuko Udalak eta Bexen cardio tokiko enpresak indarrak batu dituzte Ermua, hiri kardio-babestua izeneko proiektu soziosanitarioa garatzeko. Ekimen publiko-pribatua da, eta herritarrak eta herriko elkarte-sare aberatsa izango ditu oinarri. Bertan, kanpoko desfibriladore automatikoak instalatzeaz gain (DEA), aparailu horien erabileran eta oinarrizko bizi-euskarrian trebatutako boluntarioen talde bat eratu da. Horiek osatuko dute udalerriko "erreskatatzaile" sarea, Ermua edozein ezbeharri ahalik eta lasterren erantzuteko moduko azpiegiturak dituen herria bihurtzeko. Laburbilduz, Ermua seguruagoa denontzat.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere