Alorrean tramiteak APP bidez eta online kudeatzeko aplikazioa, ‘Ermua Kirolak’ izenekoa

18.06.21
Kirolak

App hori jada Play Store-n dago eskuragarri SO Android-entzat, eta Apple-k igo eta bere App Store-n IOS-entzat eskaintzeko zain

Udal Kirol sailak ''Ermua Kirolak'' izeneko aplikazioa du duela aste batzutik, udal kirol instalazioen erabiltzaileekiko harremana eta kudeaketa errazteko. Doako aplikazioa da, eta aukera ematen du kirol-jarduerarekin zerikusia duen edozein eragiketa egiteko: kirol-guneak alokatzea; erreserbak kreditu-txartelaren bidez ordaintzea; kirol-ikastaroetan altak eta bajak kudeatzea; premium jardueretan tokia hartzea; kontratatutako abonuak kontsultatzea; instalazioen erabiltzaile kopurua ikustea edo erabiltzaileen datu pertsonalak eguneratzea, besteak beste. Azken batean, modu errazean, joan-etorririk gabe eta denbora errealean elkarreragileko tresna modernoa.

Aplikazioak erregistratzea eskatzen du eta, horren ondoren, abonatutako pertsonek eragiketak online egin ahal izango ditugu. Erabilerraza, ikusteko erosoa, intuitiboa eta erabilgarritasun handikoa da, erabiltzaileek instalazioetan dauden zerbitzuak kudea ditzagun. Aplikazioa Omesa enpresak garatu du; izan ere, arlo horretako kirol-kudeaketako programaren hornitzailea dena duela 15 urtetik, eta programazio-garapenetan aditua.

Aplikazio berri hau bat dator arloak kirol- eta kudeaketa-izapideak digitalizatzeko eta hobetzeko egin duen erabakiarekin; izan ere, horren lekuko gogoratu behar 2013an ireki zuela, web-orri korporatiboa eta on-line bertsioa eskuratu baitzituen.

Azken batean, APPa tresna modernoa da, gure egunetarako eta bizkortasun- eta gardentasun-premietarako egokia, eta jarduera fisikorako eta kirolerako ate irekia da. Plataforma anitzeko tresna da, eta telefono mugikor adimendun batean (smartphone) edo tableta batean erabil daiteke, zerbitzu publikoekiko harremanetan zuzeneko kudeaketa eta komunikazioa errazteko.

Alorrak tresna berria aurkeztu dio berriki Juan Carlos Abascal alkateari.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira