Lan bilera Ekonomi Sustapeneko foru diputatuarekin
Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko foru diputatua Ermuan izan zen atzo, Juan Carlos Abascal herriko alkatearekin lan-bilera bat egiteko. Diputatua Cristina Mugica lurralde lehiakortasun eta turismoko zuzendari nagusiarekin eta talde tekniko batekin batera iritsi zen. Bileran Igor Agirre Mallabiko alkatea ere izan zen. Bi alkateek Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariei harrera egin zieten Izarra Centre eraikinaren sarrerako atarian, non berrogeita bost enpresa baino gehiago daude eta baita ekintzaileen haztegia ere.
Ermutik alkateaz gain bileran egon ziren ordezkariak Rosalia Herrera zuzendari nagusia eta Josu Ansola Garapen Ekonomikorako zuzendaria izan ziren. Taldeak Ekonomia Sustapenaren arloko ideiak, proposamenak eta proiektuak mahaigaineratu eta partekatu zituzten. Alkateek, bestalde, bi udalerrietan hautemandako premien berri eman zieten aldundiko ordezkariei; izan ere, udalerri bien hiriburutik urrun daude (42 eta 45 kilometroko distantziara, Ekialdean), probintziako azken udalerriak baitira, Gipuzkoarekiko mugan. Topaketan sinergia batzea eta lankidetza estuagoa izatea zuen helburu.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako