Klown antzerkia; pailazoak, musika eta umorea, asteburuko kultur eskaintzaren osagaiak
Kultura agortezina da; amaigabea definizioaren arabera. Datorren asteburuan kultur adierazpen ugariz gozatzeko aukera izango dugu. Adin eta gustu guztietarako lau proposamen berri dakartza ''Uda plazan'' programak, kalean, aire zabalean eta doan gozatzeko. Goza dezagun!
Programazioari hasiera emateko, Xabi Larrearen ''Filamento el farolero'' titulua duen kaleko ikuskizuna izango dugu. Zirku ikuskizuna da, farolak zaindu eta mantentzeko ardura zuten langileetan oinarritua, non ‘Filamento’ izeneko klown eta mimoaren arteko pertsonaia batek, farolari apal eta jatorra, bere lanaren desadostasunei aurre nola egiten erakutsiko. Ostiralean, arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazan.
Larunbat eguerdiko 12:30etan protagonistak ume gazteak izango dira. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo hirukoteak ''bart non ote nintzen ni?'' Ikuskizuna eskainiko du. Bart non ote nintzen ni?'' tituluko abestia, 1988an argitaratu zena, kale-formatuko lan honen abiapuntua da, Euskal Herrian ospatzen diren jai eta tradizioen alde ganberroa eta kutuna erakusten duena. Besteak beste, danborrada, Zeledon, Marijaia, San Fermin eta Maskarada dira antzezlanaren adierazle protagonistak. Kalean gozatzeko pentsatutako pieza bat.
Larunbat arratsaldean, goizeko 7etatik aurrera, herriko ‘Alboka’ Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute plazan.
Azkenik, igandean, ''Demode Quartet'' taldearekin gozatzeko aukera izango dugu. Umorez beteriko ikuskizun musikala da, eta lau taldekideek harrituta utziko gaituzte emanaldian zehar. Ahots saoilik erabilita (a capella) hainbat kantuen bertsio originalen eszenaratzea, batzuetan piano, gitarra, biola eta kaxoi flamenkoaren musikaz lagunduta, koreografia atseginekin eta elkarrizketa burutsuekin. Laburbilduz, ordubete eta hogei, ikuskizun guztiz dibertigarri batean. Demode Quartet Joli Pascualena, Mikel de la Fuente, Iker Huitzi eta David Rosco aktoreek eta Patxi Barco gidoilari eta eszena zuzendariak osatzen dute.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude