Innpulso Sareak Kontseilu Errektorea berritu du Ermuan egindako osoko bilkuran

24.06.21
Ekonomi Sustapena

74 erakundetako ordezkari izan dira asteazken honetan Innpulso Sarearen 2021eko Osoko Bilkuran. Izarra Centre eraikinean egin da bilera, modu presentzialean zein telematikoan.

Teresa Riesgo Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntza Idazkari Nagusia arduratu da ekitaldiari hasiera emateaz, Juan Carlos Abascal eta Carles Ruiz Ermuko eta Viladecanseko alkate eta Innpulso Sareko presidenteekin batera.

Hasierako aurkezpenen ondoren, Sarearen Kontseilu Errektorea berritzeari ekin zaio. Orain arte, honako bederatzi udalerriek osatu dute organoa: Barakaldo, Valladolid eta Castelló de la Plana (hiri handiak); Alcoi, Aranda de Duero eta Sant Boi de Llobregat (hiri ertainak); eta Ejea de los Caballeros, Villamayor eta Salinas (hiri txikiak).

Sareko 63 hirik bederatzi karguetatik lau berritzeko bozketan parte hartu dute: bi hiri handietarako eta bi hiri txikietarako. Horretarako, lau hautagaitza aurkeztu dira: Bartzelona eta Valladolid hiri handietarako, eta Ejea de los Caballeros eta Etxebarri hiri txikietarako.

46 botorekin (emandako botoen %73), lau hiri hautagaiek Innpulso Sareko Kontseilu Errektore berrian sartzea lortu dute, eta honela osatuta geratu da:

  • Lehendakaritza: Ermua eta Viladecans
  • Hiri handiak: Bartzelona (berria), Valladolid (kargua berritzea) eta Castelló de la Plana
  • Hiri ertainak: Alcoi, Aranda de Duero eta Sant Boi de Llobregat
  • Hiri txikiak: Ejea de los Caballeros (kargua berritzea), Etxebarri (berria) eta Salinas

Bozketa-aldi presentzial nahiz telematikoak iraun duen bitartean, Innpulso Sareko Osoko Bilkurak kontuen egoera eta 2020ko aurrekontuaren gauzatzea aztertu ditu. 2020-2021 aldian gauzatu diren jardueren errepasoa egin da, arreta berezia jarriz REDEL eta RECIrekiko aliantza estrategikoetan, hiri kideen arteko dinamizazio-jardueretan eta Sareak garrantzi bereziko topaketetan izan duen parte hartzean.

Datozen hilabeteetako ekintza-plana ere aurkeztu da. Plan horren jarduera-ildo nagusiak hauek dira: barneko eta kanpoko lankidetza, dinamizazioa, sarearen proiekzioa eta antolaketa- eta kudeaketa-sistema.

Saioa amaitzeko, Kontseilua utzi duten hiriek eta berriki sartu diren edo kargua berritu duten lau hiriek parte hartu dute.

Innpulso Sarearen Osoko Bilkuraren ondoren, Zientzia eta Berrikuntza, hiriak garatzeko eragile gisa jardunaldia egin da. Horren inguruko xehetasunak hemen irakur ditzakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat