Iñigo Ugena brontzezko domina lortu du pertikan, 23 urte azpikoen Espainiako Txapelketan

25.06.21
Kirolak

Iñigo Ugena Fernández atleta ermuarrak brontzezko domina lortu du azken asteburuan Nerjan (Malaga) jokatu den 23 urte azpiko Espainiako XXXVI txapelketan. Ermuarra podiumera igo da pertika espezialitatean 5,05 metroko jauzia egin eta sailkapen nagusian hirugarren postuan geratuta. Gure herriko atleta hau Donostiako Realeko Atletismo Klubaren elastikoarekin lehiatu zen, kide baita.

Bost metro eta bost zentimetroko altuera da, oraingoz, Iñigoren marka pertsonalik onena. Marka hau, aurtengo otsailean ere lortu zuen Valentzian, pista estaliko 23 urte azpiko XXXV Txapelketan. Iñigok atletismoko hainbat espezialitatetan egin du proba; 60 metrokoan eta 60 metro hesietan. Hala ere, gehien nabarmentzen dena pertika jauzian izan da, bere bilakaera ikusteko esan behar 4,60 metro gainditzen hasi zela eta, jada, 5 metroko muga gainditu duela. Bere progresioa oso ona da eta ziur etorkizunean altuera handiagoak gaindituko dituela.

Donostiako taldeak emaitza onak lortu zituen Nerjan, espedizioan joandako kirolarietatik zazpik domina batez bueltatu baitziren etxera.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira