Ermuak LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur

28.06.21
Berdintasuna

Ermuko Udalak bat egingo du gaur, ekainak 28, LGTBI+ harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin. Horretarako, erakundeak hainbat ekimen antolatu ditu jardunaldi horren garrantzia azpimarratzeko, pertsona guztiak askatasunez eta segurtasunez bizi ahal izango diren gizarte baterantz aurrera egiteko, haien sexu-orientazioa edo genero-identitatea edozein dela ere.

Sentsibilizazio kanpainaren barne, 1.500 ostadar-eskumuturreko banatuko dira; Emakumeen Topalekuan doan jaso ahalko dira, eta beste eraikin publiko batzuetan ere izango da hartzeko aukera. Orbe Kardinala plazako kioskoan pankarta bat jarri da, Maitasunak kolore anitz ditu - El amor es de muchos colores leloarekin, oztoporik gabe maitatzera gonbidatzen duena. Ermuko Emakumeen Topalekuak ere ostadar pankarta bat du fatxadan duela aste batzuetatik.

Udaleko Berdintasun sailak eta liburutegiak, gainera, irakurketa gida tematikoa prestatu dute, liburutegian bertan, Emakumeen Topalekuan, udaletxean, Lobiano Kultur Gunean eta Abiapuntun banatuko dena. Dokumentu honek LGTBI+ gaiari buruzko nobedade literarioak, eleberriak, saiakerak eta ikus-entzunezko iradokizunak biltzen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, eta helduentzat, nerabeentzat eta haurrentzat. Bestalde, liburutegiak eta Emakumeen Topalekuak erakusketak prestatu dituzte euren instalazioetan, liburu horietako batzuekin.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan