Betiondo kirolguneak udako ordutegiari hasiera emango dio
Kirol sailak iragarri duenez, Betiondo kirol guneaK gaur hasiko du udako ordutegia. Hori dela eta, astelehen honetatik hasi eta datorren uztailaren 24ra arte, instalazioak lanegunetan arratsaldez bakarrik irekiko dira, arratseko 5etatik iluntzeko 9etara bitartean. Larunbatetan goizez irekiko dute soilik, 9:30etik 13:30era. Igande eta jaiegunetan, berriz, gunea itxita egongo da.
Uztailaren 25etik abuztuaren 31ra bitarteko asteetan ere instalazioak itxita egongo dira.
Igerileku handia itxita dago matxuragatik
Sailak ere iragarri du igerileku handia zerbitzutik kanpo geratu dela gaur, iragazketa sistemak matxura bat izan duelako. Mantentze-zerbitzua lanean ari da ura bere balio normaletara bueltatzeko ahalik eta lasterren. Zerbitzua berrezarri bezain laster, berehala jakinaraziko da. Guneak barkamena eskatu du arazo tekniko horrekin sortu dituen eragozpenengatik.
Igerileku txikia, SPA, sauna eta lurrun-bainua aldiz irekita eta zerbitzuan daude.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da