Udalbatzaren osoko bilkura telematikoa izango gaur arratsaldean

29.06.21
Erakundea

Ermuko Udalbatza gaur ekainak 29ko asteartean bilduko da hileko ohiko Osoko Bilkurara. Bilera telematikoa izango da eta 18:00etan hasiko da; edo ordu erdi geroago, bigarren deialdian hasten bada. Osoko Bilkuraren saio hori streaming bidez emango dugu zuzenean udalaren web gune honetan eta YouTubeko kanal korporatiboan. Bileraren dokumentazio osagarria esteka honetan kontsulta dezakezu.

Bilkurako gai-zerrendan 14 puntu aztertuko dira, eta, hasteko, zinegotziei gonbidapena egingo zaie edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten. Ondoren, aurreko bilkurako akta onartuko da, 2021eko ekainaren 18koa.

Hirugarren puntuan, Migraziorako Euskal Itunari atxikitzeko proposamena aztertuko da. Laugarrenean hirigintzako gaia jorratuko da, eta Ureta II Industria Sektoreko Plan Partziala behin betiko onartzeari buruz erabakiko da. Bosgarren puntutik zortzigarrenera lau mozio landuko dituzte, bi Zaldibarko zabortegiari buruzkoak; lehena PSE-EE-PSOE eta EAJ-PNV alderdiek batera aurkeztutakoa, eta, bigarrena, EH-Bildu taldearena. Hurrengo bi mozioak etxebizitza izango dute ardatz; 7. puntuan PSE-EE-PSOEk eta EAJ-PNVk batera aurkeztutakoa Etxebizitzaren 3/2015 Legearen garapenari buruz. Eta zortzigarrenean, Elkarrekin Ermuak alokairuaren prezioak arautzeari buruz proposaturiko mozioa.

Bederatzigarrenik, A-06 ''Kaltxango'' hirigintza esparruaren behin betiko azterketa zehatzaz arituko dira. Hamargarrenean, Carmen María del Río de EH-Bilduk zinegotzi karguari egindako uko eskaera hartuko dute kontuan

Hamaikagarren eta hamabigarren puntuetan, hurrenez hurren, lankidetzarako deialdiaren oinarriak eta hezkuntzako laguntzen oinarriak aldatzeko proposamena aztertuko dira.

Ondoren, hirigintzako gaiei helduko diete berriz, udalerriko Irisgarritasun Planaren hasierako onespenari buruz hitz egiteko

Aurreikusitako hamalaugarren eta azken puntua galde-eskeak dira, halakorik balego.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako