Carmen María del Rio zinegotziak karguari uko egin dio eta Udalbatza utziko du

29.06.21
Erakundea

EH-Bildu’ udal taldeko Carmen María del Río Cabrero zinegotziak bere borondatez Udalbatzako kide izateari utziko karguari uko egitea eskatu baitu, “arrazoi pertsonalengatik”. Udal Erregistroan ofizialki uko egin izana jasotzen duen idatzia aurkeztu zuen orain egun batzuk. Carmen del Riok hautagai zinegotziak karguari uko eginen diola jasota geratuko da gaur arratsaldean Osokoak egingo duen ohiko bilkuran, kargua hutsik geratzen dela adieraziz. Hori horrela, ekainaren 19ko 5/1985 HAOLO Lege organikoaren 182. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki hutsunea EH Bilduk aurkeztu zuen zerrendako norbaiti egokituko zaio.

Udal idazkaritzak espedientea izapidetzen dihardu eta Eskualdeko Hauteskunde Batzari jakinaraziko dio, kargua hutsik geratu denez gero, 2019ko Udal Hauteskundeetarako alderdi horrek aurkeztu zuen zerrendaren arabera kargua onartzen duen alderdi horretako norbait izendatu dezala eskatuaz.

Legegintzaldi honetan Udalbatzako kide izan eta karguari uko egiten dion bigarren kasua da. 2019ko Udal Hauteskundeen ondoren hamazazpi (17) pertsona izan ziren hautatuak herriko Udalbatza eratu eta osatzeko. Harrezkeroztik, herriko ordezkari izan dira hamazazpiak eta Jose Luis Araujoren ondoren Carmen María del Río da agintaldi honetan uko egin duen bigarrena.

Udal Hauteskundeetarako zerrendak 2019ko apirilaren 30eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 81. alean argitaratu ziren. Gure udalerriari dagozkion zerrendak boletinaren 24, 25 eta 26. orrialdeetan daude.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako