Larrialdi-simulakro batean kiroldegia hustu da

02.07.21
Kirolak

Ermuko kiroldegia jendez hustu egin dute gaur goizean, instalazioak duen Larrialdi Plana hobetzeko praktika erreala eginda. Goizeko 11:00ak aldera, eta aldez aurretik inori abisatu gabe, larrialdiko alarma jo du kontrol zentroak, eta megafoniaz igorri du eraikina ahalik eta arinen hutsik uzteko agindua. Bertako langileek ebakuazio-agindua helarazi diete barruan zeuden erabiltzaileei, eta kanpoko elkarguneraino gidatu dituzte. Erabiltzaileek kirola egiten zeuden moduan atera dira. Udaltzaingoak pertsonak husteko eta artatzeko prozesua koordinatzen lagundu du.

Laneko Arriskuen aholkularitzako teknikari batek kronometratu egin du eraikina segurtasunez husteko behar izan den denbora, bai eta pertsonak zenbatzeko lanak, aretoan hutsik geratu izanaren egiaztapena, gasa, argia eta hornidura abarren prebentziozko itxiera eta egon daitezkeen arrisku-egoeretan ezarritako gainerako protokolo guztiak betetzen zirela ere. Hori guztia txosten batean jaso da. Txosten horrek proba balioetsiko du, eta hobekuntza-neurriak edo -ekintzak proposatuko ditu, kasu bate errealean operatiboa egokiena izan dadin pertsonen segurtasuna eta bizitza bermatzeko.

Zentroko langile guztiak, abonatuak eta erabiltzaileak San Pelaio parkean dagoen gune seguruan elkartu dira. Kiroldegiko langileek Larrialdi Planari buruzko prestakuntza espezifikoa jaso berri dute. Gaur egun, teoriatik praktikara igaro dira, guztion ongizate eta segurtasunerako.

Igerileku handia berriz irekita

Kirol alkorrak jakinarazi duenez igerileku handia bihar, uztailak 3, prest eta zebitzuan egongo da erabiltzailentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira