'Uda plazan' programak clown saioa, antzerki emanaldia eta musika kontzertua dakarzki asteburuan

07.07.21
Kultura eta Gazteria

''Rojo'' ikuskizuna Mireia Miraclerekin; bakarrizketa Paula Prol antnzezle ermuarrarekin eta kontzertua ''Kokein'' taldearekin

''Uda Plazan ''saioak beste lau proposamen dakarzkigu asteburu honetarako. Ostiral arratsaldean, dantza eta umorea uztartzen dituen clown ikuskizuna izango dugu ikusgai. ´Rojo'' titulukoa.  Mireia Miraclek sortu, zuzendu eta interpretatzen du. Pailazo garaikideari egindako omenaldia da, zinema mutua eta Charles Chaplinen egiteko modua gogorarazten dituen eszenaratzearekin, komedia eta gizatasunaren arteko nahasketa baitzen. 19:00etatik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan.

Larunbatean hainbat proposamen izango ditugu. Gazte Egunaren edizio berri bat izango da plazan, Gazteen Asanbladak antolatuta. Arratsaldean, Lobiano Kulturgunean, 19:00etan, "Mi madre también quiso ser pez" antzezlana eskainiko du Paula Prol artista ermuarrak. Sarrerak aldez aurretik eskaintzen dira Lobianon, 8 eurotan.

Emakumeei buruz hitz egiten duen bakarrizketa da. Emakume eta ama guztien ingurukoa. Emakume izango diren neskei buruz hitz egiten du; ama diren eta ama ez diren emakumeei buruz, eta, batez ere, ama izate hutsean geratu ez diren eta emakume izaten jarraitzen dutenei buruz. "Nitaz hitz egingo dut. Nitaz eta amaz. Eta nire amonaz. Eta nire birramonaz. Ni hemen egoteko erditu ziren emakume guztiena. Bizitzan erreferente izan ditudan emakume guztiez hitz egingo dut".

Azkenik, igandean Eibarko ''Kokein'' taldearen musikaz gozatzeko aukera izango dugu, Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko 7etatik aurrera. Joan den 2020an hogei urte bete zituen boskoteak eta elkarrekin daramatzaten bosturtekoak ospatzen jarraitzen du. Taldearen sendotasuna abesti landu eta rockeroagoekin islatzen duen abesti bilduma eskainiko dute. Taldeko kideak Zaloa Urain ahotsa, Jatsu Argarate baxua, Iker Saenz de Zaitegi gitarra ermuarra, Ruben Txitxes gitarra eta haritz Lete bateria dira.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude