70 ekintza baino gehiago Ermua adinekoentzako atseginago izan dadin
Ermua, Hiri Lagunkoia adineko pertsonentzat proiektuko lan-taldeak hobekuntza-proposamenak aurkeztu ditu, gure herria pertsona guztien gozamenerako toki atseginagoa eta irisgarriagoa izan dadin.
60 urtetik gorako 13 ermuarrek osatutako talde parte-hartzaile honek udaleko langileez osatutako talde teknikoaren laguntza du, eta zortzi ardatz nagusi lantzen ditu: garraioa, etxebizitza, partaidetza eta gizarte-sarea, errespetua eta inklusioa, herritarren parte-hartzea eta enplegua, komunikazioa eta informazioa, gizarte- eta osasun-zerbitzuak, eta aire zabaleko espazioak eta eraikinak.
Hainbat lan-saiotan, Ermua, Hiri Lagunkoia adineko pertsonentzat proiektuaren Ekintza Plana diseinatzeko proposamenak jaso dira. Hala, talde eragileak udalerrirako 70 hobekuntza- eta sustapen-ekintza baino gehiago aurkeztu ditu. Hona hemen proposamenetako batzuk:
- Herriko parke osasungarrien erabilera sustatzea, dinamikoagoak eta erakargarriagoak eginez
- Lehendik dauden komun publikoak ikusaraztea eta beste bat instalatzea Okin Zurin
- Anbulatoriora irisgarritasuna hobetzea eta/edo erraztea
- Autobus-markesinen egoera ona sustatzea
- Udalerriko zenbait eremutan aparkaleku publikoak izatea
- Etxebizitzak egokitzeko eta etxean autonomia sustatzeko eskura dauden baliabideei buruzko informazioa zabaltzea
- Lan-munduko aldaketa teknologikoetara egokitzen laguntzea
- Adinekoek udal-ekimenetan parte har dezaten sustatzea
- Administrazioak emandako informazioa ulertzen laguntzea
- Egoera ahulean dauden adinekoei laguntza puntualak ematea
Juan Carlos Abascal alkatea taldearekin bildu da astelehen honetan, uztailak 5, egindako lana eskertzeko eta proposamenen inguruan hartutako erabakien berri emateko, horien bideragarritasuna aztertu ostean.
Ekintzak eta alternatibak kontrastatu eta zehazteko fasea amaitu ondoren, behin betiko Ekintza Plana egingo da.
Ekimen ezberdinak abian
Ekintza Plana lantzeaz gain, Ermua, Hiri Lagunkoia adineko pertsonentzat talde eragileak hainbat ekimen jarri ditu abian kolektibo hori udalerrian ikusarazteko eta euren egunerokotasuna errazteko. Hala, 2020an, parke osasungarri bat diseinatzeaz arduratu da, adinekoak aktibo mantendu ahal izateko hainbat elementurekin; iman formatuko erreferentziazko eta larrialdiko telefonoen gida bat sortu du, etxe guztietara banatu dena; urriaren 1ean Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzea bultzatu du; eta tratamendu medikoetarako eta produktu farmakologikoetarako laguntzei buruzko informazioa zabaldu du.
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude