Hobekuntza lanak Lobiano Kultur Guneko eta Ermua Antzokiko instalazioetan

08.07.21
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udalak Lobiano Kultur Guneko eta Ermua Antzokiko kultur instalazioak hobetzeko eta egokitzeko lanak hasiko ditu uztail honetan zehar.

Lan horien helburua da bi instalazioetan erabiltzaileentzat erosotasuna hobetzea eta pasatu den neguan antzemandako hezetasunek kaltetutako eremuak konpontzea.

Zehazki, hobekuntza lanak bi eraikinetako berokuntza-instalazioetan, hezetasunak nahiz ohiko erabilerak hondatutako eremuen saneamenduan eta pintaketan, eta Ermua Antzokiko aireztapen-sistemako iragazkietan egingo dira.

Obrak irailean amaitzea espero da, abuztuan ohikoa den jarduera murrizketa aprobetxatu eta, horrela, instalazioak erabiltzen dituzten pertsonek jasan ditzaketen kalteak ahalik eta gehien murrizteko.

Konponketa lan horien zenbatekoa, guztira, 29.500 eurokoa da. Kopuru hori 2021eko udal-aurrekontuan sartu da Alkatetza dekretu bidez onartutako kreditu gehigarrien 3. aldaketarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian