Julene Bouzo, brontzea altuera jauzian 20 urtez azpiko Espainiako txapelketan

08.07.21
Kirolak

Julene Bouzo Agirregomezkorta ermuarrak brontzezko domina lortu du altuera jauzian 20 urtez azpiko Espainiako LXVIII. Txapelketan. Atleta gazteak txapelketa ona egin zuen eta podiuma lortu zuen (pdf, 38. orrialdea) lurretik metro 1 eta 71 zentimetrora zegoen listoia gainditu ondoren. Julenek podiuma partekatu zuen Una Stancev Stevanovic Trops-Cueva de Nerja (Malaga) taldeko athletarekin. Bigarren eta 1.76ko marka berberarekin berdinduta, Cornellako Ath taldeko Irene Clemente Martin geratu zen. Kataluniarrak hirugarren saiakeran lortu baitzuen saltoa. Bidezabal Durango taldeko atleta ermuarrak 1.71 metrotik gora egin zuen lehen saiakeran, baina ez zuen lortu 1.74an gainditzerik.

20 urtez azpiko Espainiako LXVIII. Txapelketak garrantzi berezia zuen, Europako Tailin Txapelketatik 15 egun baino gutxiagora ospatu delako. 187 klubetako 634 atleta (324 gizon eta 310 emakume) Monzoneko Atletismo estadioan bildu ziren. Horietako asko kontinenteko hitzordu horretan parte hartzeko gutxieneko marka lortzeko helburuarekin. European Athletics erakundeak ezarritako epearen azken orduak ziren; izan ere, 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko uztailaren 5era luzatu baitu beharrezko marka lortzeko epea. Azkenik, Monzonen 27 minimo lortu ziren txapelketa europarrerako, maila oso altuko lehiaketa batean, gainera txapelketako hiru errekor lortu ziren (400m eta 3000m emakumezkoetan eta 4x100m gizonezkoetan) eta 20 urtetik azpikoen ranking historikoaren gune noblean egindako inskripzio berri.

Eneko Larrea Perez kirolari eibartarrak zilarrezko domina eskuratu zuen 20 urtez azpiko Espainiako Atletismo txapelketa horretan. Enekok 2 metro eta 03 zentimetrotik gora salto egitea lortu zuen (pdf, 13. orrialdea). Bartzelonako Tyler Hope hirugarren sailkatuak marka berdindu zuen. Palentziako Puentecillas klubeko Alvaro Infantek eraman zuen urrea. Eibartarra oraintsu izandako amaren heriotzak baldintzatuta lehiatu zen, baina maila eta ausardia handia erakutsi zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira