Miguel Angel Blanco eta Sotero Mazo gogoan, gaur Ermuan

13.07.21
Erakundea

Duela bi hamarkada baino gehiago ETAk eraildako Sotero Mazo Figueras eta Miguel Angel Blanco Garrido herriko bizilagunak omentzeko ekitaldi instituzionala egin du Ermuko Udalak.

San Pelaion, terrorismoaren biktimak oroitzeko monolitoan, izan da omenaldia astearte honetan, uztailaren 13an. Bertan izan dira Udalbatzako talde politiko guztietako kideak PP izan ezik, Sotero Mazoren senideak, Vicente Reyes Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariordea, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.

Joan den larunbatean, uztailaren 10ean, 24 urte bete ziren Miguel Angel Blanco Ermuko zinegotzi popularra bahitu eta hil zutenetik, eta ia 41 urte Sotero Mazo ile-apaintzaile ermuarra hil zuten tiroketatik.

Horren harira, Juan Carlos Abascal alkateak azpimarratu du ETAk "pertsonen eskubiderik oinarrizkoena eta funtsezkoena" hautsi zuela: "Bizitzeko eskubidea, eta hori gabe ez dago beste eskubiderik. Baina ez gintuzten menderatu, ezta gure duintasuna eta askatasuna kendu ere".

Oraindik indarkeriazko ekintzak aldarrikatzen direla salatu ostean, Abascalek azaldu du garaia dela "elkarbizitzeko eta guztion artean eraikitzeko, datozen belaunaldien alde, etorkizunera begira baina iragana ahaztu gabe, historia errepika ez dadin".

"Mundu osoarekiko errespetuz eta tolerantziaz joka dezagun, desberdinen arteko bizikidetzarako irtenbide gisa. Horrela bakarrik lortuko dugu benetako bake iraunkorra", adierazi du alkate ermuarrak.

Ekitaldia amaitzeko, lore eskaintza egin dute Ermuko bi biktimen omenez.

Lerro hauen azpian ekitaldi instituzionalaren bideo osoa ikus dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako