Bihartik hasita udal Liburutegia goizez 9etatik ordu bietara irekiko da

15.07.21
Udal Liburutegia

Udako ordutegia aplikatuko du, hamabostaldia aldatzearekin batera, eta 5 ordu irekiko ditu uztailaren 16tik abuztuaren 31ra. Gehienontzat oporraldi garaia izan ohi da eta erabiltzaile kopurua ugari murrizten da.

Udal liburutegia zabalik egongo da, bihartik, uztailak 16, ostirala, abuztua amaitu arte, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik ordu 2etara. Arratsaldeetan eta asteburuetan ez da zerbitzurik egongo eta instalazioa itxita egongo da.

Maileguen sistema malgutu egin da, oporretan ere irakurzaletasuna bultzatzeko xedez

Udan material gehiago eta denbora tarte luzeagorako eska dezakegu maileguan. Dagoeneko aukeran dugu material gehiago eska maileguan eskatzea, eta bueltatzeko epea luzatzea opor garaian gaudelako, beste pertsona batzuek erreserbatutako liburuen kasuan izan ezik.

Gainera, gogoan izan irakurketa digitalerako edozein tresna (tableta, liburu digitalen irakurgailua, ordenagailu eramangarria, mugikorra, etab.) dugun guztiok Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak kudeatzen duen liburu elektronikoak, filmak eta audio liburuak deskargatzeko eLiburutegia plataforma erabili dezakegula. Erabileraren inguruko edozein zalantza izanez gero, galdetu eta laguntza eskatu Liburutegian.

Azkenik, azpimarratu behar da Udal Liburutegiak bidaia-giden bilduma zabala duela eta horiek maileguan ere eska ditzakegula.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz