Etxarte eta Zearkaleko zati bat datorren astean asfaltatuko dira

16.07.21
Hirigintza

‘Uriak eta Altuna’ empresa eraikitzaileak Zearkale eta Etxarte zeharkaleko zatiak asfaltatuko dituzte datorren astean, Areitiorako igoeraren ezkerraldean eraikitzen ari diren ''Lomi-power'' bizitegi-etxebizitzen sektore berriko euri-urak bideratzeko lanetan ukitu dituen zatiak. Zearkalen amaituko da, halaber, etxebizitza horiei argindarra emateko prestatu duten transformazio zentro berria, aste honetan autobus geltokiaren alde batean kokatu dutena.

Asfaltatze lanak astearen erdi aldera egitea aurreikusita dago, Iberdrolarekin koordinatuta, Zearkalerako linea berritzeko lanak azken energia enpresak egin behar baititu. Etxarte zeharbidea ia osorik asfaltatuko da ibaira doan enbor-hodiarekin lotzen den tokitik Zearkalearekin bat egiten duen tokiraino; izan ere, gaur egun zementuz utzi den gunea, trafikoari berriro ireki ondoren. Eta Zearkalean aldiz, zati bat asfaltatuko, hodia sartzeko zanga ireki den lekuan.

Iberdrolak Zearkalen eta Kaltxango inguruan hornidura zerbitzua emateko linea berritu du dagoeneko, eta gaur egun Diputazio kalean ari dira lanean hodi eta kableak sartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte