Udako ordutegia udal bulegoetan

16.07.21
Erakundea

Udal bulegoak eta zerbitzuak udako ordutegia aplikatzen ari gara, urterako onarturik dugun lan-egutegiari jarraiki, eta gure bulegoak, oro har (Abiapuntu, Torreta Etxea, Lobiano Kultur Gunea eta Emakumearen Etxea) 08:00etatik 14:00etara izango ditugu zabalik, etenik gabe, uztailaren 30era arte.

Datorren astelehenean eta asteartean, uztailaren 26an eta 27an, udal zerbitzuak itxita egongo dira, zubi eguna eta herriko jaia direlako, hurrenez hurren.

Abuztuan, udaletxeko eta Abiapuntuko bulegoak irekita egongo dira lanegunetan, 08:00etatik 14:00etara bitartean. Udaltzaingoak 24 orduz emango du zerbitzua asteko 7 egunetan, lanegunetan zein jaiegunetan. Aldiz, Torreta Etxea, Lobiano eta Emakumearen Topagunea itxita egongo dira.

Udal liburutegia zabalik goizez

Udal liburutegiak ere, udako ordutegia izango du uztailaren 16tik abuztuaren 31ra bitartean. Zerbitzuak bakarrik goizez eta lanegunetan zabalduko ditu bere ateak. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Larunbat eta igandeetan ez da zerbitzurik izango, itxita egongo baita irailera arte.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako