Oso balorazio onekin amaitu da ‘Oporretan jolas’

19.07.21
Euskara

Bukatu dira jada Oporretan jolas haurrentzako aisialdiko jarduerak. Covid-19ak erabat markatutako urte latz honetan, Ermuko Udalak udako hiru jarduera lerro jarri ditu martxan segurtasun protokolo guztiak betez, eta emaitza oso positiboa izan da, Euskara zinegotzigoak baloratu duen bezala.

Izan ere, pandemiaren aurreko urteetan antolatu diren udalekuak eskaini ezin izan arren, denoi gustatuko litzaigukeen bezala, jardueretan parte hartu duten haurrek gozatu egin dute eta ondo baino hobeto pasatu dute. Hala iruditu zaie, behintzat, asebetetze-inkesta bete duten gurasoei. Inkesta horren balorazio orokorra 8,3 puntukoa izan da.

Asebetze galdetegi hori 140 gurasok bete dute, eta ekarpen oso baliotsuak egin dituzte horrelako ekintzak antolatzen diren hurrengorako. Horien arabera, umeek oso ondo pasatu dute eta errepikatu egingo lukete hurrengo urtean. Txango gehiago eta luzeagoak egitea ere proposatu dute.

Hiru asteko iraupena izan duen Oporretan jolas programa berezian 417 plaza bete dira, eta astero 140 haur inguruk parte hartu dute. Ekainaren 28an hasi eta hilaren 16an amaitu diren jarduera hauetan, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6.era bitarteko parte-hartzaileek Steam tailer teknologikoak, zirku eskola eta aisialdiko jarduerak egiteko aukera izan dute.

Galdutako objektuak

Azken jardunaldiaren ondoren, ahaztutako hainbat arropa eta jertse jaso dira, bai Merkatu plazan, baita Unamuno Gizarte Zentroan ere. Horiek Lobiano Kultur Gunean jaso ahal izango dira, 08:00etatik 14:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin