Udalbatzak ezohiko Osoko Bilkura izango du udako atsedenaldia baino lehen

19.07.21
Erakundea

Ermuko Udalbatza astearte honetan, uztailak 20, bilduko da ezohiko Osoko Bilkurarako. Bilera telematikoa izango da, eta 19:00etan hasiko da; bigarren deialdian hasiz gero, 19:30ean. Osoko Bilkura streaming bidez emango da zuzenean Udalaren webgunean eta Youtubeko kanalean, eta udako atsedenaldiaren aurretik egingo den azken saioa izango da.

Osoko Bilkurak hamaika puntu ditu gai-zerrendan, eta, ohi bezala, zinegotziei edozein interes garrantzitsuren berri emateko gonbidapena eginez hasiko da. Jarraian, aurreko bilkurako akta onartuko da, 2021eko ekainaren 29koa.

Hirugarren puntuan, Silvia Serrano Gomez (EAJ/PNV) zinegotziak karguari uko egitea onartuko da, eta laugarrengoan, 2020ko Kontu Orokorra bozkatuko da. Jarraian, gizarte larrialdiko etxebizitza zerbitzura jotzeko prozedura, udal instalazioak garbitzeko kontratua, Okin Zuriko Hiri Antolakuntzako Plan Berezia eta Lanpostu Zerrendaren aldaketa jorratuko dira.

Saioaren azken puntuetan, Ermua, Hiri Lagunkoia jarduera plana landuko da, Oinarrizko Lanbide Heziketako Heziketa Zikloak emateko eskumena Ermuko Udalari eskuordetzeko akordioa onetsiko da eta aurreko bilkuran EH Bilduk egindako galderen inguruko informazioa eskainiko da.

Informazio Batzordea

Asteartean bertan, 9:30ean, Udalbatzak Informazio Batzordeko bilera egingo du, eta lau puntu izango ditu gai-zerrendan. Interes garrantzitsuren bat jakinarazteko gonbidapenaz eta aurreko aktaren onarpenaz gain, zinegotziek informazioa jasoko dute Izarra Centre 2021 Akzio Planaren eta EH Bilduk aurreko saioan eginiko galderen inguruan.

Saio hau ere streaming bidez emango da Udalaren webgunean eta YouTube kanalean. Esteka honetan kontsulta dezakezu saioaren dokumentazioa.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako