Silvia Serrano zinegotziak karguari uko egin eta Ermuko Udalbatza utziko du

19.07.21
Erakundea

Silvia Serrano Gomez EAJ/PNV udal talde politikoko zinegotziak karguari uko egitea eta udalbatza uztea erabaki du, arrazoi pertsonalak tarteko. Zinegotziak idazki bat aurkeztu du Udaleko Erregistro Orokorrean, zinegotzi izateari uko eginez. Erabaki hori bihar, uztailak 20, aztertuko da ezohiko Osoko Bilkuran, eta Udalbatzak horren berri jaso ondoren, kargua hutsik geratuko da.

Hurrengo urratsa Hauteskunde Batzordeari uko egitearen inguruko datuak ematea izango da, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 182. artikuluan aurreikusita bezala, postu huts hori zerrendako beste pertsona batekin betetzeko.

Kargua onartzen duen hurrengo pertsonari dagokio zinegotzi postu hori, EAJ/PNVk 2019ko maiatzeko Tokiko Hauteskundeetarako aurkeztu zuen hautagai-zerrendaren hurrenkerari jarraituz. Hautagaitzak Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 81. zenbakian argitaratu ziren, 2019ko apirilaren 30ean. Gure udalerrikoak 24, 25 eta 26. orrialdeetan daude.

Carmen Maria del Rio Cabrerok (EH Bildu) Udalbatza utzi eta hiru astera egin du uko Silvia Serranok, biek ere arrazoi pertsonalak argudiatuta. Horrela, Jose Luis Araujoren (PSE-EE/PSOE) agurrarekin batera, hiru dira dagoeneko Udalbatza utzi duten hautetsiak.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako