'Baskula'ko autobus geltokia bertan behera irailaren 10era arte

28.07.21
Gizartea

Lurraldebus garraio zerbitzu publikoak iragarri duenez, Lomi Power urbanizazio berriko lanak direla eta, Zearkaleko 4. zenbakiaren (baskula) parean dagoen autobus geltokia bertan behera geratu da irailaren 10era arte.

Horren ordez, DB04 Mallabia>Ermua>Eibar>Elgoibar>Mendaro>Deba>Mutriku>Ondarroa lineak Bizkaia Etorbidean, Agirre Kirolak dendaren parean dagoen autobus geltokia erabiliko du.

Ohar osoa esteka honetan ikus dezakezue.

Bestalde, Bizkaibusek jakinarazi du geltoki bera erabiliko duela Zearkalekoa ordezkatzeko A3912 Bilbo – Galdakaoko Ospitalea – Lemoa – Durango – Ermua – Eibar linean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira