Ermuko KZgunea, oporretan itxita

30.07.21
Gizartea

Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen den KZgunea zerbitzu teknologikoa itxita egongo da abuztuan, formakuntza-jardueraz betetako urte baten ondoren.

Hala, teknologia berriei buruz ikasteko interesa duten pertsona guztiek irailean jo ahalko dute berriro zerbitzura, aurrez aurreko, urruneko eta bideokonferentzia bidezko ikastaroak egiteko. Era berean, KZguneak zuzeneko hitzaldiei ere berrekingo die irailean YouTubeko kanalaren bidez.

Gogorarazi nahi da irailean ere beharrezkoa izango dela aldez aurreko hitzordua hartzea aurrez aurre joateko, edozein izapide egiteko edo Interneten nabigatzeko.

Azkenik, nabarmentzekoa da abuztuko lehen eta azken astean IT Txartela probak antolatu direla EAEko hiru lurralde historikoetan. Informazioaren Teknologien erabileran ziurtagiri horiek lortu nahi dituzten pertsonek www.it-txartela.net helbidean eman beharko dute izena azterketarako.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira