‘Padre no hay más que uno 2’ filmarekin hasiko da udako zinea

02.08.21
Kultura eta Gazteria

Udako aire zabaleko zine denboraldi berriari ekingo diogu abuztuko lehen aste honetan, eta familia osoarentzako film dibertigarri batek emango dio hasiera egitarauari: Padre no hay más que uno 2. Saioak gaur, hilak 2, hasiko dira eta astelehen eta asteazkenero izango dira abuztuaren 25era arte Orbe Kardinalaren plazan 22:00etatik aurrera. Euria egiten badu, proiekzioak parrokia-elizako arkupeetan eskainiko dira.

Proiekzioak doakoak dira, baina edukiera kontrolatua izango dute, osasun egoera dela eta. Horrela, segurtasun-neurri zorrotzak jarraituko dira, pertsonen arteko gutxieneko distantzia gordez. Gainera, publikoak bere maskara eraman eta eserita egon beharko du, eta barrutirako sarbidea eta hustea modu ordenatu eta mailakatuan egingo dira.

Abuztuak 2, astelehena: Padre no hay más que uno 2: La llegada de la suegra

Udako zine ziklo honetan eskainiko den lehen filma Padre no hay más que uno 2: La llegada de la suegraizango da. Santiago Segurak zuzendu du izen bereko familia komedia ezagunaren jarraipena, eta Marta Gonzalez de la Vegarekin batera idatzi du gidoia. Segura bera da protagonista, gainera, Toni Acosta, Loles Leon, Martina d''Antiochia, Leo Harlem eta Calma eta Sirena alabekin batera.

Conchi laguntzaile birtualaren garaipenarekin, Javier gurasoen txateko lider bihurtu da, eta dena ezin hobeto doa bere bizitzan. Dena kontrolpean duela dirudi, baina haurdunaldi berri baten etorreraren, ustekabeko albisteak hankaz gora jartzen du dena. Eta, errematatzeko, amaginarreba iritsiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu