Gaur gauean, Pixarren magia 'Onward'en eskutik

04.08.21
Kultura eta Gazteria

Udako aire zabaleko zine programazioak aurrera jarraitzen du, eta denboraldiko lehen zinta, Padre no hay más que uno 2, eskaini ondoren, gaur, asteazkena, Onwarden txanda izango da, Disney Pixar faktoriaren azken lanetako bat.

Emanaldia 22:00etan hasiko da, Orbe Kardinalaren plazan. Euria egiten badu, emisioa parrokia-elizako arkupeetan izango da.

Zine saioak astelehen eta asteazkenero izango dira, abuztuaren 25era arte. Edukiera mugatuta eta kontrolatuta egongo da emisio guztietan, osasun-egoeragatik. Horrela, segurtasun-neurri zorrotzen pean egingo dira, gomendatutako pertsonen arteko gutxieneko distantzia gordez. Gainera, publikoak bere maskara eraman eta eserita egon beharko du, eta barrutirako sarbidea eta hustea modu ordenatu eta mailakatuan egingo dira.

Asteazkena, abuztuak 4: Onward

Gaur gauean eskainiko den lana, Onward, Dan Scanlo estatubatuarrak zuzendutako abenturazko filma da, eta 2020an estreinatu zen.

Hiri inguruko fantasiazko mundu batean girotuta, Ian eta Barley Lightfood anaia elfo nerabeek euren aita zenarekin egun bat pasatzeko ustekabeko aukera lortuko dute, oraindik oso txikiak zirenean hil zena gogoratu ahal izateko. Guinevere Barleyren furgoneta epikoa hartu eta misio horretan murgilduko dira, eta, misio on guztietan bezala, haien bidaia magiaz, sorginkeriaz, mapa enkriptatuz, eta oztopo ezinezko eta imajinaezinez beteta egongo da. Baina Laurel, mutilen ama ausarta, bere semeak joan egin direla konturatzen denean, lehoi, saguzar eta eskorpioi zatiak dituen Manticora izeneko gerlari batekin elkartuko da, haiek aurkitu ahal izateko. Madarikazio arriskutsuak alde batera utzita, egun magiko honek horietako edozeinek amestutakoa baino askoz gehiago erakutsiko die.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du