Bi animaziozko komedia dibertigarri zinemaz betetako aste baterako

09.08.21
Kultura eta Gazteria

Udako aire zabaleko zine programazioak aurrera jarraitzen du eta jada erdialdera iritsiko da abuztuko bigarren aste honetan. Denboraldiko lehen bi zintak eskaini ostean, astelehen eta asteazken honetan animaziozko bi pelikula dibertigarri ikusteko aukera izango dugu, etxeko txiki eta ez hain txikientzat gozagarri: Asterix eta edabe magikoaren sekretua eta Espías con disfraz.

Emanaldiak 22:00etan hasiko dira, Orbe Kardinalaren plazan. Euria egiten badu, emisioak parrokia-elizako arkupeetan izango dira.

Zine saioak astelehen eta asteazkenero izango dira, abuztuaren 25era arte. Edukiera mugatuta eta kontrolatuta egongo da emisio guztietan, osasun-egoeragatik. Horrela, segurtasun-neurri zorrotzen pean egingo dira, gomendatutako pertsonen arteko gutxieneko distantzia gordez. Gainera, publikoak bere maskara eraman eta eserita egon beharko du, eta barrutirako sarbidea eta hustea modu ordenatu eta mailakatuan egingo dira.

Astelehena, abuztuak 9: Asterix eta edabe magikoaren sekretua

Animaziozko bikote ospetsuenetakoa, Asterix eta Obelix, euskaraz emango den abenturazko eta umorezko zinta dibertigarri honekin itzuliko da.

Eroriko bat jasan ondoren, Panoramixek herriaren etorkizuna ziurtatzeko garaia iritsi dela erabakitzen du. Asterix eta Obelixekin batera, edabe magikoaren sekretua helarazi nahi dion druida talentudun baten bila hasten da.

Asterix eta edabe magikoaren sekretua Rene Goscinny eta Albert Uderzo frantziarren komikian oinarritua dago.

Asteazkena, abuztuak 11: Espias con disfraz

Lance Sterling superespioia eta Walter Beckett zientzialaria ia kontrakoak dira. Lance lasaia, adeitsua eta agurgarria da. Walter ez. Baina Walterrek trebetasun sozialik eza irudimen eta asmamenarekin konpentsatzen du, Lancek bere misio epikoetan erabiltzen dituen tramankulu harrigarriak sortuz. Baina gertakariek ustekabeko bira bat ematen dutenean, Walter eta Lance bat-batean elkarrengan fidatu behar dira modu guztiz berrian. Eta bikote bitxi honek ezin badu taldean lan egiten ikasi, mundu guztia arriskuan egongo da. Espías con disfraz Lucas Martellek 2009an zuzendu eta idatzitako izen bereko animaziozko film laburraren film luzera egokitzapena da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu