Komedi bik amaiera emango diote aurtengo udako zinemari

23.08.21
Kultura eta Gazteria

Udako aire zabaleko zine programazioa azken txapan sartuko da, astelehen eta asteazken honetan beste bi film berri ikusteko aukera izango dugu: gaur Agur Etxebeste! sekuela eta, azteazkenean: Las invisibles komedia frantsesa. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira, Orbe Kardinalaren plazan. Euria egiten badu, proiekzioak parrokia-elizako arkupeetan egingo dira.

Irusoin, Kilima Media eta La Fidèle Production ekoiztetxeen elkarlanaren emaitza da filma. Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendu dute, biek gidoia ere landu dutelarik Nagore Aranbururekin batera. Sinopsiak laburbiltzen duenez "Osasun arazoak" direla eta, Patrizio Etxebestek alkatetza utzi behar izan du. Hala ere, udalaren agintaldia ez galtzeko, Maria Luisa emaztea izendatu du herriko lehen alkate emakumea. Baina Maria Luisak oso serio hartuko du bere lana eta goitik behera aldatuko du udalaren funtzionamendua, bikote harremana hankaz gora jarriz.

Segurtasuna mantentzeko jarraibideak

Edukiera mugatuta eta kontrolatuta egongo da emisio guztietan, osasun-egoeragatik. Zine-saio guztietan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea publikoaren gunera sartzeko. Eserlekuak euren artean 1,5 metroko distantziarekin kokatuko dira, eta bizikidetza-unitate bereko pertsonak bakarrik eseri ahal izango dira elkarrekin. 10 urtetik beherako haurrek heldu batekin joan beharko dute.

Proiekzio osoan zehar, publikoa eserita egon beharko da, eta zine-gunea utziz gero, ezingo da berriro sartu. Ikuskizuna amaitu ondoren, bertaratutakoek eserlekuetan egon beharko dute eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko dituzte, gunetik txandaka irteteko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu