Euskara ikasteagatiko diru-laguntzen informazioa bildu eta eskaini du udal sailak

30.08.21
Euskara

Udaleko euskara zerbitzuak euskara ikasteko dauden dirulaguntzak jaso eta horien berri ematen duen triptiko bat argitaratu du. Bertan, hizkuntza ikasten duten pertsonek dituzten diru laguntzak bildu eta zehazten ditu: Lanbide, HABE eta gure udalarenak. Gure herrian hizkuntza ikasteko ditugun bi zentro espezifikoei buruzko informazioa eskaintzen du: udal euskaltegia eta Kaltxango AEK. Diru-laguntzaren eskabideak aurkezteko epeari dagokionez, nahi den ildo edo erakundearen arabera, dagoeneko formalizatu daitezke edo epe laburrean irekiko dira.

Lanbide

Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak egin dituzten langabeei eta landunei zuzendutako deialdia. Eskabidea bulegoetan edo web orrian aurkeztu behar da ikastaroa egin aurretik, uztailaren erdialdetik irailaren 24ra bitartean. Matrikularen kostua izango da zenbatekoa. Lanbideren informazio zehatza.

HABE

Maila bat edo baliokidea egiaztatu dutenek har dezakete parte deialdian. Eskaera Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar da, irailaren 8tik urriaren 8ra bitartean. Zenbatekoa egiaztatutako mailaren araberakoa izango da: A1: 600 €; A2: 800 €; B1 edo baliokidea: 900 €; B2 edo baliokidea: 1.000 €; C1 edo baliokidea: 150 €eta C2 edo baliokidea: 100 €. HABEren informazio zehatza.

Ermuko udala

Aurreko bi urteetako batean euskara ikasi dutenek, edo aurten hasierako mailetan ikasten hasiko direnek edo langabezian daudenek har dezakete parte deialdian. Eskaera udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo Abiapuntu bulegoan aurkeztu behar da, irailaren 6tik urriaren 22ra. Gehieneko laguntza 600 €-koa izango da. Langabetuek, ikasle berriek eta jendearentzako zuzeneko arretako langileek matrikularen %75 jasoko dute. Ikastaro arruntetako ikasleek matrikularen %50 jasoko dute. Informazio zehatza.

Edozelako zalantza edo argibiderik behar izanez gero jo udal euskara zerbitzura; Lobiano Kulturgunea eraikina, Goienkale 10ean. Deitu 943 17 91 47 telefono zenbakira edo idatzi euskara@udalermua.net postontzi elektronikora.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko