Liburutegiak jarduera anitz programatu ditu 2021-2022 denboraldi berrirako

01.09.21
Udal Liburutegia

Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko eta kultura-hedapeneko jarduera-programa zabala iragarri du iraila honetan hasiko dugun denboraldi berrirako. Haurrentzako, gazteentzako, helduentzako eta familientzako jarduerak biltzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Jarduera hauetan parte hartzeko izena emateko epea gaur, irailak 1, irekiko da.

Aurreko denboraldiei jarraiki (astelehenetik ostiralera) egiten diren jardueren artean, urrian helduentzako irakurketa kluben lehen saioak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez izango ditugu. Halaber, komikiak irakurtzeko kluba eta 9 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako gazteen irakurketa kluba (paperean).

Bestalde, larunbatetan egin ohi diren eta berrantolatu diren jardueren artean, urrian honako hauen lehen saioak egingo dira:

  • “Liburu Baby Kluba” 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko irakurketa klub eleaniztuna (ingelesez, euskaraz eta gazteleraz). Umeak heldu batez lagunduta bertaratu beharko dira.
  • “Leyendo y aprendiendo”, 0 eta 4 urte bitarteko umeei zuzendutako gaztelerako irakurketa kluba. Umeak heldu batez lagunduta bertaratu beharko dira.
  • “Liburu Txiki Kluba” 3 eta 5 urte bitarteko umeei zuzenduriko ekimena. Umeak heldu batez lagunduta bertaratu beharko dira.
  • “Liburu bat mundu bat” 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzako euskaraz irakurtzeko kluba. Umeak heldu batez lagunduta bertaratu beharko dira.
  • Irakurketa klub digitala tabletekin 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzat. Irakurzaletasuna suspertzea, euskarazko haur literatura eta bere egileak ezagutzea eta teknologia berrien, irakurketaren eta kulturaren arteko harremana azaltzea dira helburuak.
  • Idazketa sortzailearen gaineko tailerra, gazteleraz, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua. Bertan lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landuko da norberaren espresioa lortzeko bidean.
  • Olerki tailerra. 16 urtetik gorako olerki zaleek parte hartu ahal izango dute ekintza honetan.

Urriko asteburuetan ere hasiera emango zaie ipuin kontaketako lehenengo saioei, euskarazko ‘Arratsaldean kontu kontari’, eta ingelesez Story Time. Ipuin kontaketak ikusteko plaza mugatuak izan arren ez da beharrezkoa izena ematea. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da.

Horrez gain, liburutegiak helduei zuzendutako bi ekimen berri eskainiko ditu ikasturte honetan: hileko ostegun batean bilduko den adimen emozionalaren irakurketa kluba, eta hilean bi asteazkenetan burutuko den "Gaurkotasuna desmuntatzen" izeneko tailerra. Biak goizez izango dira.

Liburutegiak ohiko ordutegiari berreskuratuko du gaurtik aurrera: astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:30era eta larunbatetan -irailekoetan ezezik- 9:30etik 13:30era

Jarduera guztietan, covid-19 prebenitzeko neurrien protokoloari jarraituko zaio.

Informazio gehiagorako galdetu Liburutegian, idatzi biblioteca@udalermua.net helbidera elektronikora edo deitu 943 17 92 12 telefonora.

Gaurkoan, irailaren 1ean, ekingo dio liburutegiak zerbitzuaren ohiko ordutegiari; horrela, instalazioa irekita egongo da astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:30era eta larunbatetan 9:30etik 13:30era bitartean. Igande, jaiegun eta zubietan itxita egongo da instalazioa.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat