Ikastaro berriari hasiera eman zaio Ermua-Mallabia OLHIan

08.09.21
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

84 ikasle hasiera eman diote gaur 2021-2022 ikasturteari Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako udal Institutuan

Ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketaren barneko hiru espezialitate egingo dituzte: elementu metalikoen oinarrizko fabrikazioa, Ibilgailuen oinartizko mantentze-lanak eta ile-apainketa. Ikasturtea aurrez aurre egitea aurreikusten da, baina egungo egoera kontuan hartuta, bai ikastetxea bai irakasleak prestatuta daude programari eta eskolei modu erdi presentzialean eta/edo telematikoan aurre egiteko, pandemiaren datu edo indizeak hala behartzen badute. Eskola-ordutegia 08:00etatik 14:30era da, eta ikasleak modu mailakatuan sartu eta aterako dira.

Kontingentzia plan berezia

Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak kontingentzia-plan bat aplikatzen du iaztik, ikasturtean zehar gerta daitezkeen egoerei aurrea hartzeko eta erantzuna emateko, ikasleen hezkuntza-eskubidea bermatze aldera. Plan hori ikastetxetik kanpoko erakunde eta eragile profesionalekin koordinatzen da –Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailekoak, Berritzegunekoak edo Osakidetzakoak, besteak beste–.

Zentroak pandemia-egoerara egokitu ditu bere azpiegiturak, eta instalazioek material higieniko-sanitario gehiago eta baliabide digital gehiagoz horniturik daude orain. Gainera, irakasleak digitalki gaitu dira tresna informatikoak eta IKTak erabiltzeko, ikasleekiko komunikazioa hobetzeko xedez. Ikastetxean isolamendu-gela bat ere badago, Covid-19 sintomak dituztenek erabiliko dutena. Institutua osasunaren arloko profesionalekin koordinatuta dago, segurtasuna eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko.

Gizarte- eta hezkuntza-proiektua

2021/2022 ikasturte honetan, ikastetxearen gizarte- eta hezkuntza-proiektuak garrantzi handia izango du berriz ere, pandemiak sortutako egoera kontuan hartuta, integratzaile soziala funtsezko figura bihurtu baita zentroan errespetuzko eta erantzukizun indibidualeko giroa sustatzeko, eta, aldi berean, ikasleei laguntzeko errealitate soziosanitarioak nerabeengan sortzen dituen emozio berriak kudeatzen.

Azken astelehen honetan, irailaren 6an, arloko zinegotzi ordezkaria, Jol Gisasola, eta Sandra Cid zuzendaria, lehen urteko ikasleen familiekin bildu dira, lan-plangintzaren eta ikastaroaren helburuen berri emateko, bai eta ikastetxeko barne-araudiaren berri emateko ere.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren