Hiri klimatikoki neutroak 2030erako, helburu bera herri bakoitzerako

08.09.21
Erakundea

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak "Espainiako hiriak neutraltasun klimatikoaren erronkaren aurrean" jardunaldia gauzatzne dihardu gaur Senatuaren jauregian (Madrilen). Ekitaldi horretan, ''CitiES2030'' estatu-ekimena aurkeztuko da, eta adierazpen instituzional batekin amaituko, bai eta ministerioaren eta Bartzelona, Madril, Sevilla eta Valentziako hiri handien arteko aurrekontratu klimatiko baten sinadurarekin ere, zeinak 30rako neutraltasun-prozesuarekin konprometituta baitaude. Ermuko alkatea eta ''Innpulso'' elkarteko presidentekidea ekitaldian da, sarean sartutako berrikuntzaren aldeko hiri eta udalerrien ordezkari gisa. Jardunaldiak trakzio-efektua izan nahi du eraldaketa hori bizkortzeko, hirien, eragileen eta funtsezko sektoreen arteko lankidetza-modu berritzaileak sustatuz.

Jardunaldi hau tamaina eta tipologia desberdinetako udalerrietako alkateen hiru mahai-ingurutan egituratzen da, hiri-jasangarritasunerantz eta klima-neutraltasunerantz aurrera egiteak dakartzan erronkei aurre egiteko ekimenak, zailtasunak eta esperientziak trukatzeko xedez. Jardunaldia, halaber, Hirien Misioarekin txertatzen da: "Europako 100 hiri klimatikoki neutroak 2030erako, herritarren alde eta herritarrentzat", Europar Batasunak abiarazia, ‘Horizonte Europa’ programaren barruan. Horren aurkezpen labur bat egingo da, bai eta misio berbera duen estatu mailako programarena ere, CitiES2030 Plataforma, hain zuzen.

Klima-helburuaren testuingurua

Klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko 7/21 Legeak, Europar Batasunarekin bat etorriz, 2050 baino lehen eta, betiere, ahalik eta epe laburrenean neutraltasun klimatikoa lortzeko helburua ezartzen du. Hiriek jasangarritasuna hobetzeko egin dezaketen eta egin behar duten ahaleginaren garrantzia agerikoa da; izan ere, gaur egun munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hiri eta udalerriek biltzen dute, eta aurreikusten da hazten jarraituko duela. Espainiaren kasuan, 2021eko hiri-biztanleria %80tik gorakoa da.

Hiriak, lurrazalaren %3 bakarrik estaltzen badute ere, berotegi-efektuko gasen %72aren erantzule dira. Hiri asko, halaber, kalteberagoak dira klima-aldaketarekiko eta hondamendi naturalekiko, pertsonen kontzentrazioagatik, eta, horregatik, hiri-erresilientzia indartzea funtsezkoa da giza, gizarte- eta ekonomia-galerak saihesteko. Era berean, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren 11. GIHak "hiri eta komunitate jasangarri" izena du, eta hiriak eta giza kokalekuak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea planteatzen du.

Jardunaldiaren egitaraua pdf formatoan.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere