Ezohiko Batzar Nagusia egingo Jubilatuen Etxean

09.09.21
Gizartea

Ermuko Jubilatuen Etxeak ezohiko batzar orokorra egingo du irailaren 22ko asteazkenean, arratsaldeko 6etan, Ermua Antzokiko aretoan, gutxieneko segurtasun-distantzia bermatu ahal izateko, Zuzendaritza Batzordeak iragarri duenez. Batzarraren helburua da elkartekideekin aztertzea ea instalazioak berriz noiz irekiko diren eta zer osasun-baldintza betebeharko dituzten, pandemiaren ondorioz. Bilera Ermuko Zinema zaharrean egingo da, ahalik eta jende gehien hartzeko, gaur egungo edukiera 300 lagunenta baitu.

Zuzendaritza Batzordeak beheko solairuko joko-aretoa irailaren 24tik aurrera irekitzea proposatuko die bildutakoei, arratsaldeko ordu biak eta zortziak eta erdiak bitarteko ordutegian.

Gaur egun indarrean dagoen araudia aplikatuz, aretoaren gehieneko edukiera %60 izango da. Horrek esan nahi du gehienez 60 erabiltzailek erabili ahal izango dutela aldi berean, 15 mahaitan banatuta, eta horietako bakoitzean 4 pertsona biltzeko gomendioarekin.

Zuzendaritza Batzordeak batzarrera joatera animatzen ditu bazkide guztiak. Batzar horretan, egoitza berriz irekitzeko eta osasun-neurriak aplikatzeari buruz hitz egingo baita.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan