Asier Ibaibarriagak eta Mikel Canterok EH Bilduren eta EAJ-PNVren zinegotzi karguak hartuko

10.09.21
Erakundea

Hauteskunde Batzorde Zentralaren aurrean udal-idazkaritzak izapidetzen dituen administrazio-espedienteen arabera, berriki zinegotzi izango dira Carmen Mª del Río eta Silvia Serranoren ordezkoak, hurrenez hurren.

SIraileko Osoko bilkuran karguaz jabetu daitezela aurreikusten da.

Asier Ibaibarriaga Apoita eta Mikel Cantero Vidal ermuarrek beteko dituzte, hurrenez hurren, EH Bilduk eta EAJ-PNVk toki-korporazioan hutsik dituzten zinegotzi karguak. Asier Ibaibarriaga koalizio abertzaleak 2019ko Tokiko Hauteskundeetan aurkeztu zuen zerrendako laugarren postuan zegoen. Asier Ibaibarriagak joan den ekainean karguari uko egin zion Carmen Mª del Río zinegotzia ordezkatuko du.

Mikel Cantero, bestalde, alderdi jeltzaleak 2019ko Tokiko Hauteskundeetan aurkeztu zuen zerrendako zazpigarren postuan zegoen. Mikel Canterok joan den uztailean karguari uko egin zion Silvia Serrano zinegotzia ordezkatuko du. Zinegotzi-kargua jabetuko, bere aurretik bosgarren eta seigarren postuan zerrendan zituen bi pertsonek kargua hartzeari uko egiten diotela adierazi ondoren.

Datu biografikoak eta lanbide-profila

Mikel Cantero Vidal politologo gaztea da, ikasketaz Politika Zientzietako eta Kudeaketa Publikoko gradua egin zuen, eta, ondoren, Nazioarteko Ikasketak, Harremanak eta Kanpo Gaiak tituluko masterra bete zuen, biak EHUn. Mikel eleaniztuna da, eta gaztelania, ingelesa, euskara eta latina dakizki.

Asier Ibaibarriaga Apoita ikasketaz Ingeniari Elektronikoa da; Diseinu elektronikoa eta Executive masterra ikasi dituena, biak Mondragon Unibertsitatean. Zermik Ingenieritza SMko bazkidea eta zuzendari nagusia da. Ikerlanen ikertzailea izan zen, Bizkaiko bertsolari Elkarteko buru, eta Bertsozale Elkartearen zuzendaritzako kidea. Asier hiru eleduna da, eta gaztelania, ingelesa eta euskara dakizki.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian