Ermuak bihotz-babesean eginiko esperientzia azalduko du 'Bexen cardio'k

16.09.21
Gizartea

Herria ekosistema bat sortzen aitzindari edo pilotu izan da: leku publikoetan 10 desfibriladore jarri ditu eta erreskatatzaileen sare bat osatu du.

Ermuko ''Bexen cardio'' enpresak gure udalerrian garatu dugun bihotz-babeseko esperientzia pilotua azalduko du. Esperientzia horri esker, ekosistema eta pertsona boluntarioen sarea antolatu dira bihotzeko gorabehera baten biktima bati laguntzeko. Datorren asteko asteazkenean izango da Bilboko Guggenheim Museoan, ''El Correo'' egunkariak antolatzen duen Enpresa Osasungarriaren Foroan. Ermuak eta Bexen Cardiok hamar kanpo-desfibriladore automatiko (DEA) jarri dituzte aurten hiriguneko hainbat leku publikoetan, eta 160 pertsonari eman diete prestakuntza horiek erabiltzeko eta lehen sorospenak emateko.

Bexen Cardio enpresaren Ikerketa eta Garapen Saileko (I+G) arduradun den Digna Gonzalezek "¿Zure enpresa kardio osasungarri al da? Bihotz-babesa eta haren aplikazioa enpresa txiki eta ertainetan (ETE)". Teknikarik bihotz-babeserako Bexenek duen soluzioa aurkeztuko du, ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdiei erantzuten diena; arazo duguna, bai gure gizartean, bai lantokietan.

Gonzalezek Ermuko bihotz-babeserako esperientzia aitzindaria azalduko du. 16.000 biztanle dituen herria da, eta bertan biktimari laguntza eraginkorra optimizatzen dion ekosistema bat sortu da. Ekosistema hori, besteak beste, lantokietan aplika daiteke, gune seguruagoak izan daitezen.

Ekitaldiaren xehetasunak

  • Enpresa Osasungarriaren Foroa
  • Asteazkena, irailak 22
  • Ordua: eguerdiko 12: 00etan
  • Tokia: Guggenheim Museoko auditorioa (Bilbo)

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu