Zinegotzi berriek Biharko Osokoan kargua gain hartuko dute

20.09.21
Erakundea

Ermuko Udalbatza astearte honetan, irailak 21, bilduko da ezohiko Osoko Bilkurarako. Bilera telematikoa izango da, eta 19:00etan hasiko da; bigarren deialdian hasiz gero, 19:30ean. Bilkurako gai-zerrendak sei puntu ditu eta horien artean azpimarragarri dira EH Bildu eta EAJ-PNV taldeetako ordezkari berri biek zinegotzi kargua gain hartuko dutela. Osoko Bilkura streaming bidez emango da zuzenean Udalaren webgunean eta Youtubeko kanalean.

Osoko Bilkura ohi bezala, zinegotziei edozein interes garrantzitsuren berri emateko gonbidapena eginez hasiko da. Jarraian, aurreko bilkurako akta onartuko da, 2021eko uztailaren 20koa.

Hirugarren puntuan, Asier Ibaibarriaga Apoitak zinegotzi kargua hartuko du, EH Bildu ordezkari berri izanik. Laugarrenean, Mikel Cantero Vidalek zinegotzi kargua hartuko du, EAJ-PNV taldearen ordezkari izateko.

Jarraian, bosgarrenean, Alkateak sinaturiko Dekretuen berri emango da. 

Saioaren azken puntuan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde-sareari atxikitzearen inguruan hitz egin eta erabakiko da.

Esteka honetan kontsulta dezakezu bilerako agiriak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako