Malagan ospatuko diren Greencities eta S-Moving foroetan parte hartuko du Ermuak
Datorren astean -hilaren 29an eta 30ean- Malagan aldi berean izango diren hiriko Inteligentzia eta Iraunkortasun Foroetan -Greencities- eta Mugikortasun adimendun eta Jasangarriko Foroan -S-Moving-, hartuko du parte Ermuak.
Irailaren 29an eta 30ean, FYCMAn (Malagako Azoka eta Biltzarren Jauregia) egingo den Greencities, Hiri Inteligentzia eta Iraunkortasunerako Foroaren edizioan izango da Ermua. Foroa estatuko eta urteko topagunea izango da, lurralde iraunkor, eraginkor eta konektatuen garapenean parte hartzen duten hiriak, profesionalak eta enpresak bilduko dituena. Ekitaldiak ikuspegi orokorra eskainiko du hiri-kudeaketaren erronkei eta aukerei begira. S-Moving Mugikortasun adimendun eta jasangarriarekin batera egingo da, mugikortasunak administrazio adimentsuago baterantz doan etorkizuneko estrategian funtsezko ardatz gisa duen eginkizuna indartzeko, lehentasunezko beste jarduera-eremu batzuekin batera, hala nola gobernantza, ekonomia eta herritarren parte-hartzea, gizarte-berrikuntza, tokiko finantzaketa eta garapen ekonomikoa, edo helmuga turistiko adimendunen inpaktua.
Gure herriko alkateak foroaren aurkezpen publiko eta telematikoan parte hartu zuen atzo. Juan Carlos Abascal Innpulso sarearen ordezkaria izango da. Sare horrek Zientzia eta Berrikuntzaren aldeko hiriak biltzen ditu. Erakunde horretan, Viladecans herriko Carles Ruizekin partekatzen du presidentzia, eta Innpulso sarea programa dinamizatzen parte hartu du, Hiri Adimendunen Espainiako Sarearekin batera (RECI). Erregidoreak Foroaren irekiera hitzaldian parte hartuko du, irailaren 29an, 9:45etik aurrera, Carles Ruiz homologoarekin eta Pedro Mier Aemetic-eko presidentearekin batera.
Greencities & S-Moving 2021
Ekitaldiotan udal ordezkaritza zabala aurreikusita dago, Espainia osoko udalen ordezkariak izango baitira. Greencitiesek eta S-Movingek ekimen bereziak abian jarri dituzte, eta bertaratzen direnek hiri-kudeaketaren erronkei eta aukerei helduko diete. Hori da, besteak beste, ''Hiriko liderren Topaketa'', lurralde nazional osoko alkateak deituko dituena, eta hirietako networking-a, administrazio publikoko teknikariak bazkide teknologiko potentzialekin bilduko dituena.
Bestalde, Greencitiesek eta S-Movingek irtenbideen eta tresnen proposamen zabala eskainiko diete bertaratutakoei, kudeaketa-eredu aurreratuago baterako eta zerbitzu publikoak hobetzeko, enpresa eta erakunde espezializatuen parte-hartzearekin. Eduki-programa zabalak nazioko eta nazioarteko 200 aditu baino gehiago bilduko ditu, eta gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: trantsizio berdea, digitala eta deskarbonizazioa; gobernantza mugikortasunaren esparruan; eraldaketa digitala eta hodeirantz administrazio publikoan; eta birziklapenaren ekonomia.
Azpian, foroaren aurkezpen-bideoa utziko dizuegu. Ermuko alkateak hitz egin du 16:02tik 19:30. minutura.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere