Ermuko minbiziaren aurkako martxa sinbolikoa izango da 2021ean

24.09.21
Gizartea

Pandemia dela eta ez da fisikoki korrituko eta bildutako dirua urriaren 17ko igandean egingo den ekitaldi publiko batean emango zaio ikertzaileari.

Datorren astelehenean, hilak 27, 2500 dortsal eta kamiseta salduko dira 7 eurotan bakoitzeko.

Minbiziaren Aurkako Elkartearen (AEECren) Ermuko taldeak iragarri duenez, urriaren 17ko igandean, osasun-gomendioak kontuan hartuta eta pertsona asko elkartzea saihesteko, Minbiziaren Aurkako Martxa sinbolikoa egingo dute, dortsal eta kamiseten salmentan bildutako dirua ikerketa-proiektu bati emateko ekitaldiaz ordeztuz.

Ekimenaren bidez bildutako dirua onkologia ikerketa proiektu batean erabiliko da. Zehazki, "Tresna molekularren arabera bularreko minbizia gainditu eta onik atera direnentzako nutrizioa zehatza: nutrigenetika, lipidomika eta mikrobiota". Itziar Tueros doktoreak gidatutako ikerketa, zeina AZTIko elikadura eta osasuneko koordinatzailea den.

Ekinenarekin bat egin eta lagundu nahi dutenek irailaren 27tik (astelehena) aurrera eman ahal izango dute izena, dortsala eta kamiseta jaso ahal izango dituzte martxaren kartelarekin seinaleztatutako edozein establezimendu laguntzailetan, ohiko merkataritza-ordutegiaren barruan. Aurtengoan 2.500 dortsal izango dira eta bi kamiseta neurri baino ez dira egongo (S eta XL), izakinak agortu arte.

Izene-eman eta dortsalak erosteko egun eta lekuak

Interesdunek irailaren 27tik urriaren 9ra bitartean ere eskuratu ahal izango dute, helbide honetan:

  • Azoka plazan, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.
  • Orbe Kardinalaren plazan, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara.

Egun horretan, urriaren 17an, 12:30ean, Martxaren ekimenean bildutako dirua eman egingo zaio ikertzaileari Orbe Kardinalaren Plazan egingo den ekitaldi batean. Ekitaldi horretan edukiera mugatua izango da, unean uneko osasun-jarraibideei jarraituz. Bertan biltzen diren pertsonei opari bat emango zaie, izakinak amaitu arte.

Argibide gehiagorako deitu 94.424.13.00 eta 667.723.287 telefono zenbakietara.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu