Jose Merino Memorialaren XXXIII. edizioa larunbatean korrituko da

24.09.21
Kirolak

Ermuko Gaztela eta Leon Kulturguneko atletismo taldeak Jose Merinoren omenezko lasterketa herrikoia antolatu du aurten ere. Lasterketaren hogeita hamahirugarren edizioa irailaren 25ean, larunbata, ospatuko da, eta 16 urtetik gorako korrikalari asko biltzea espero du. Haurren probak bertan behera geratu dira. Halaber, pandemia dela eta, ez da diru-saririk emango. Trofeoak egongo dira sailkapen orokorreko lehen lau lagunentzat eta herriko lehen lau atletentzat.

Proba honetan parte hartu ahal izateko izena eman behar da aldez aurretik www.kirolprobak.com atarian, gaur ostiral gaueko 12:00ak baino lehen. 10 kilometroko ibilbidea duen lasterketa 18:00etan hasiko da. Izena ematen duten kirolariek lasterketaren egunean bertan jaso behar dute dortsala, Orbe Kardinalaren plazan, 16:30etik 17:30era bitartean. Lasterketaren ospakizunak ibilgailuen trafikoari eragingo dio eta garajeak dituzten eraikinek informazio orria jaso dute.

Proben ondoren, 19: 00ak arte, Memorialean parte hartzen duten guztiek doan erabili ahal izango dituzte Aritzmendi pilotalekuko dutxak.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira