Auto klasikoen IV. kontzentrazioan nagusi parte hartzea eta elkartasuna

27.09.21
Gizartea

Ermuko auto klasikoen IV. kontzentrazioak parte-hartze arrakastatsua lortu du eta Kanarietako La Palma uhartean sumendiak kaltetutako pertsonekiko elkartasuna bideratzen lagundu du. Ehundik gora izan ziren edizioan parte hartzeko izena eman zuten autoen jabeak, eta herriko auto klasikoen elkarteak 1.000 euroko dohaintza jaso zuen, 5 kutxa arropa eta jakiekin, eta larrialdietako eta arretarako zerbitzuen bidez bidaliko dituzte. Ermuko Udalak 2.000 €eman ditu La Palmako biztanleentzat. Laguntza hori Larrialdietako Gurutze Gorriaren bidez helaraziko du.

Igandeko jardunaldia ikusgarria eta jendetsua izan zen. Autoak Orbe kardinalean, frontoian, Zubiaurre kalean eta Santiago plazatxoan kokatu ziren. Autoen ibilbide eta paseatzeko eta pintxoa dastatzeko aukera izan zen. Baita scalextric zirkuituan probak jokatzeko ere, Slot Klubaren eskutik. Arratsaldeko lehen orduan sariak eta garaikurrak banatu zituzten Rosa Maria Cid Zerbitzu Teknikoetako eta Brigadako zinegotziek eta Jose Manuel Lopez Gizarte Politika eta Enplegu zinegotziak.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu