Ermua, Malagako Greencities eta S-Moving foroetan partaide

29.09.21
Erakundea

Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak Malagako FYCMA Azoken eta Biltzarren Jauregian egiten ari den Greencities foroaren inaugurazio hitzaldian parte hartu du gaur. Zientzia eta Berrikuntza Hirien Innpulso Sareko presidente-orde ere bada Abascal, eta eskerrak eman ditu ekitaldiaren antolatzaileek luzatutako gonbidapenagatik.

Mota honetako foroek ezagutza partekatu ahal izateko duten garrantzia azpimarratu du ermuarrak. Izan ere, Abascalen hitzetan, paradigma-aldaketak "beldur eta larritasun asko" sortzen ditu, baina baita "erronka eta aukera handiak" ere, ekoizpen-ereduaren aldaketa, adinekoen zaintza, berdintasun eraginkorra eta erreala, herritarren konfiantza hobetzeko gobernu ona eta, azken finean, etorkizuneko belaunaldiei planeta hobea uzteko.

Greencities foroa lurralde jasangarri, eraginkor eta konektatuen garapenean parte hartzen duten hiriak, profesionalak eta enpresak biltzen dituen topagunea da. Ekitaldiak ikuspegi orokorra eskaintzen du hiri-kudeaketaren erronkei eta aukerei begira. S-Moving Mugikortasun adimendun eta jasangarriaren foroarekin batera egiten da, mugikortasunak administrazio adimentsuago baterantz doan etorkizuneko estrategian funtsezko ardatz gisa duen eginkizuna indartzeko helburuarekin, lehentasunezko beste jarduera-eremu batzuekin batera, hala nola gobernantza, ekonomia eta herritarren parte-hartzea, gizarte-berrikuntza, tokiko finantzaketa eta garapen ekonomikoa, edo helmuga turistiko adimendunen inpaktua.

IoTBasque Izarra laborategiaren aurkezpena

Malagan egiten ari diren Greencities eta S-Moving foroetan, Ermuko Udalak IoTBasque Izarra Lab laborategia jendaurrean aurkeztu du berrikuntza-proiektu gisa.

IoT Basque Izarra Lab IoT soluzioak garatzen dituzten euskal enpresek jarduera ekonomikoaren beste sektore batzuekiko konpetentziak eta know-how-a partekatzen dituzten espazio bat da, eta praktikan IoT aplikatzean arrakasta-kasuak erakusten ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian