Jauziko euskal atletak Ermuan kontzentratuta izan dira

29.09.21
Kirolak

Ermuak atletismo-jauzien atalari zuzendutako jarduera propioa hartu du joan den asteburuan, 16 eta 18 urtetik beherako kategorietarako, eta diziplina bakoitzeko espezialistek saio teorikoak eta praktikoak egin dituzte. Jarduera hori Estatuko Federazioaren Kirol Teknifikazioko Plan Nazionalaren programan sartuta dago. Jarduera gure herrian egin da, kirol-alorrea eta Espainiako Atletismoko Federazioaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Kirola sustatzeko akordio horri esker, Federazioak deitutako kirolariekin batera parte hartu ahal dute Ermuko atletek, nahi izanez gero. Jarduera Antonio Cid Iglesias ermuarrak koordinatu du, atleta txikien kategorietarako jauzien arduradunak.

Kontzentrazio trinko horien helburuak hainbat dira: atletek eta entrenatzaileek ezagutzea lan-ingurunean; atletaren kirol-bilakaeraren eta -hazkundearen jarraipen pertsonalizatua egitea; espezialitate bakoitzaren ezaugarri fisiko orokorrak eta espezifikoak protokoloetan jasotzea; parte-hartzaileen gaitasun teknikoa hobetzea; harreman zuzena eta estua izatea egungo atletismoaren maila aztertzeko eta inplikatutako eragileen arteko komunikazioan sakontzea.

Miguel Velez (altuera); Claudio Veneciano (hirukoitza); Angel Sainz (pertika) eta Hector Sanchez (luzera) izan dira hizlari eta entrenatzaile adituak.

Saio teorikoak ikus-entzunezko ekipamendua duten Izarra Centre eraikineko aretoetan egin dira; praktikak, berriz, Betiondo kirol-gunean egin dira, diziplina bakoitzaren berariazko materialarekin.

Deialdia Euskadi osoko kirolariei zuzendu zaie, pandemiaren ondorioz kontzentrazioak autonomikoak izan behar baitira. Teknifikazio jardunaldia 2 egunetan gauzatu da -larunbatean eta igandean -goizeko eta arratsaldeko saioekin-. Larunbatean pertikari eta jauzi hirukoitzari dedikatu zaio da, eta igandean altuera eta luzera jauzei.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira