Blues zirkuitua bueltan da Lobianon, Doug MacLeoden eskutik

30.09.21
Kultura eta Gazteria

Duela 18 hilabete Covid-19aren pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Lobiano Kultur Guneak blues eta soul musikako artistarik onenak hartuko ditu berriro ere gure herrian. Zikloa larunbat honetan hasiko da, urriaren 2an, Doug MacLeod newyorktarraren emanaldiarekin, 20:00etatik aurrera.

Hainbat sari irabazitakoa da Doug MacLeod, eta batez ere ezaguna da bere konposaketa bikainagatik, gitarrarekin duen magiagatik, bere ahots hunkigarri eta beroagatik, bere asmamenagatik eta zuzeneko emanaldi ahaztezinengatik. MacLeoden kontzertu baten bihotzean bere bizitzan eta esperientzietan oinarritzen diren istorioak kontatzeko duen trebetasuna dago. Artista estatubatuarrak generoko maisu zaharrengandik ikasi du, eta bere lanarekin tradizio baliotsua mantentzen du.

30 urte baino gehiagoko ibilbidea, estudioko 21 disko, zuzeneko beste hainbeste lan, bildumak, blues gitarra jotzen irakasteko bideoak eta zuzeneko DVDak Doug MacLeoden lan ona eta duen esperientzia zabala bermatzen dute.

Sarrerak 10 euroren truke eros daitezke Lobiano Kultur Gunean edo Kutxabanken webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu