Abian da Ermuko eta Mallabiko ‘Berbalagun’ programaren edizio berria

30.09.21
Euskara

‘Berbalagun’ ekimenaren sustatzaile diren herriko euskaltegiak, Euskal Birusa elkarteak eta Ermuko Udalak ikasturte eta denboraldi berriko izen-emate epea datorren astelehenean hasiko dela iragarri dute. Izen-ematea urriaren 4tik 15era bitartekoa da eta ohiko lekuetan egin beharko: Kaltxango AEKn, udal euskaltegian, Elexosten eta Ermuko udal euskara zerbitzuan. Baita 663 070 492 telefonoan ere.

Aurten ere, Ermuko erta Mallabiko Berbalagun egitasmoak hainbat aukera eskaini nahi dizkizu modu erraz, eroso eta dibertigarrian euskara erabiltzeko aukerak izan ditzazun: astean behineko mintza taldeak, Gurasolagun berba taldeak eta tailerrak; bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzaletasuna-klubak... Beraz, interesik baduzu, eman izena duzun helburua edozein izanik lagungarri izango baitzaizu: euskara praktikatzea, dibertitzea eta lagun berriekin euskaraz egitea.

Azken bi edizioetan antolatu ezin izan dituzten ekintzak, berreskuratu nahi dituztela adierazi dute: ikastaro eta tailerrak, euskarazko pintxo-poteak, Berbafariak, Berbalagunen topaketa, eta abar....

Horrez gain, jarduera berriak antolatzeko lanean ari dira eta, aurreratu dute gurasolagun taldeak eskolako esparruan eskaintzeaz gain, umeen eskola-kirolean ere eskainiko ditugula. Horren adibidea ERMUA CD taldearekin lantzen ari diren proiektua, non bertan aritzen diren umeen gurasoei astean behin, umeak entrenatzen aritu bitartean, talde txikietan (4-5 guraso) euskaraz jarduteko aukera eskainiko dieten.

Oraindik ere ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko dira mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan. Horrez gain, aurrez aurreko eskaintza osatze aldera, urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera esmango dute.

Parte hartzea DOHAINIK da, eta berbalagun izateak abantailak ditu; deskontuak, opariak, eta abar. Gainera, izena ematen dutenen artean hilero-hilero 10 sari-kutxa zozketatuko dituzte. 

Izena emateko, pasatu Ermuko euskaltegietatik; Mallabiko kultur-etxetik, edo klikatu lotura honetan > http://emanizena.praktikatu.eus/. Edo bidali whatsapp mezua 663 070 492 telefonora.

Praktikatu euskaraz gurekin!

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago