Gizarte Etxea eta San Pelaioko pergola astelehenean irekiko zaizkio publikoari

08.10.21
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoa Etorbideko ‘Miguel de Unamuno’ Gizarte Etxea eta San Pelaioko pergola datorren astelehenean, urriaren 11n, irekiko dira jendearentzat, Osasun Larrialdia amaitu eta normaltasun berria lortzeko prozesuaren barruan. Hala iragarri du Rosa Maria Cid zinegotziak, Hirigintza eta Jasangarritasun Saileko Zerbitzu Teknikoen Unitateko eta Obren Brigadako ordezkariak. Bi instalazioak itxita egon dira COVID-19ak eragindako pandemiaren hilabeteetan, erabiltzaileek sor zezaketen jende pilaketa eta birusaren transmisioa saihesteko.

Zinegotzi arduradunak iragarri duenez, aldez aurretik bi instalazioetan garbiketa eta doikuntza lanak egingo dituzte, hilabeteak itxita eta erabili gabe egon baitira. Gizarte Etxeak bere jarduera berreskuratuko du eta herritarrek hori erabili ahal izango dute asteko 7 egunetan, 10:00etatik 21: 00etara bitarteko ordutegian.

Bi leku horietan, edukiontzi marroira bideratutako hondakin organikoetarako doako poltsak jasotzeko makinak ditugu. Gailu horiek ere datozen egunetan jarriko dira martxan, Debabarreneko Mankomunitateak aurreikusitako plangintzarekin bat etorriz. Mankomunitateak adierazi duenez, makina horiek urriaren 18ko astelehenetik aurrera egongo dira berriro martxan, mantentze-lanak eta konfigurazioa egin ondoren, denbora luzez egon baitira deskonektatuta erabili gabe.

Bi banagailu horiek martxan jartzearekin batera, Ermuan ditugun hiru makinen parkea berreskuratuko da: Konbentukukoa (Abiapuntu ondoan eta udaletxearen atzean), San Pelaio pergola eta Gizarte Etxekoa, Gipuzkoa etorbidean. Azken biak barruko espazioetan eta espazio itxietan. Pandemiaren hilabeteetan poltsa organikoak saltoki laguntzaileen bidez banatu dira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du