Abascalek Sevillako ‘Redes de Ciudades’ ekimenean parte hartu du

08.10.21
Erakundea

Juan Carlos Abascal Ermuko alkate eta Innpulso Sareko kopresidenteak hizlari gisa parte hartu du ostegun honetan, urriak 7, Sevillako Erakusketa eta Kongresuen Jauregian egin den Hirien Sareak mahai-inguruan.

Abascalekin batera, honako hauek izan dira topaketan: Ana Gonzalez, Gijongo alkate eta Hiri Adimendunen Sareko ordezkaria; Robert Raga, Turiako Riba-Rojako alkatea, Klimaren aldeko Hirien Sarearen ordezkari gisa; Rosa Arlene María, CIDEUko zuzendaria; Carmen Castreño, Sevillako Udaleko koordinatzaile nagusia; Daniel de la Rosa, Burgosko alkatea eta Hiri Osasungarrien Sareko kidea; eta Jorge Molero, Agroekologiaren aldeko Hirien Saretik.

Sepeseko zuzendari Lucrecio Fernandezek moderatutako mahai-inguru honetan, ordezkari bakoitzak parte hartzen duten sareen ezaugarriak azaldu ditu, hirietako etorkizuneko erronkei buruzko ikuspegi propioa ematen saiatuz. “Berrikuntza klima-aldaketari, berdintasun eraginkor eta errealari, ekoizpen-ereduaren aldaketari, digitalizazioari eta gobernu onari heltzeko tresna bihurtuko da, besteak beste. Horiek guztiak erronka globalak dira, eta tokian tokikotik heldu behar diegu”, adierazi du Abascalek.

Ekitaldia Espainiako I. Hiri Foroaren eta Tokiko Gobernuen III. Foro Globalaren barruan egin da, urriaren 5etik 7ra bitartean, Sevillan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako