Ermuko Udalak Gasteizen emakume batek jasandako hilketa matxista gaitzesten du
Elkarretaratzea deitu da asteazken honetan 12:00etan udaletxe aurrean
EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Gasteizen gertatutako emakume baten hilketa matxistaren aurrean. Ermuko Udalak bat egin du adierazpen honekin, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei.
EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da. Emakumeenganako indarkeria, era guztietan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…), duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.
Ermuko Udalak bat egiten du Emakundek eta Gasteizko Udalak deitu duten gaitzesteko elkarretaratzeekin. Deialdia gaur, urriaren 13a, izango da, 12:00etan, udaletxe aurrean, eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei zabalik dago.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako